Martin Saldiasi gerra garai batean bizitzea suertatu zitzaion, hain justu ere XIX. mendearen bukaeran, Lehen Karlistaldiaren urteetan. Don Karlosen aldekoekin zegoen bera, Zumalakarregi jeneralaren esanetara, eta aurka zituen "liberalak", Espainiako Armadaren tropak, Isabel erreginaren alde jokatutakoak. Soldadu arrunt izan balitz, ez zen agian orrialde hauetan azalduko; baina bera espia zen, Sara ezizenez gordean ibili zena, eta bere jardun arriskutsuak merezi zuen aintzat hartzea. Horregatik «Sara izeneko gizona» eleberri labur hau.