Karlos Baza haur zoriontsua eta irudimen handikoa da, baina ez omen da munduko ikaslerik onena. Ipini dioten ezizenak, "Kalabaza", argi uzten du. Egun batean, jeinu txiki-txikia eta hirugarren mailakoa, agertu zaio. Baba-Run du izena jeinu horrek eta adiskide handiak egin dira biak. Eta biok ere nahiko baldarrak eta inozoak direnez, nahaste asko eta askotan sartuko dira eta abentura barregarriak biziko dituzte.