Junie B. Jonesen eskolan, feria bat antolatu dute. Joko pila-pila bat daude, eta Junie B.-k den-denak irabazteko asmoa du! (beste kontu bat da ea hori lortzen duen). Azkenean, joko batean irabazi du, musika-pastelen jokoan, eta, sari gisa, gogokoen duen pastela har dezake. Junie B.-k pastel berezi-berezi bat aukeratu du. Baina pastel hori ez da berak uste zuena, ez, alajaina!