Junie B. Jonesi gauza txar-txar bat gertatu zaio! Norbaitek eskuzorro berriak lapurtu dizkio! Ez daude utzi zituen lekuan. Eskolan, galdutako gauzen kaxan, ere ez daude. Hortaz, Junie B.-k eskubide osoa du aurkitu duen bolaluma zoragarria beretzat hartzeko. Izan ere, batzuetan irabazi egiten dugu, eta, beste batzuetan, galdu. Bidezkoa da. Ez al da hala? E? Bai, ezta? Edo ez?