Niniek KK-usaina dute. Horixe etorri zaio burura Junie B.-ri, anaiatxo bat izango duela jakitean. Baina iritzia aldatuko du, amonak inoiz ikusi duen tximinotxo moñoñoena dela esaten dionean. Anaia tximinoa da, oihanekoak bezalakoa! Eskolako lagunei esaten dienean, aho zabalik geratuko dira denak, bai horixe!