Junie B. Jonesek arazo bat dauka eskolako autobusarekin. Ez da batere erosoa, eta kirats nazkarria du. Gainera, neska-mutil gaizto-gaizto batzuek Txokolatezko irabiatuak botatzen omen dizkiete burutik behera etxera autobusez itzultzen direnei.
Eta, noski, pentsatze hutsarekin, inurriak tripan gora eta behera sentitzen ditu Junie B.-k... Zerbait pentsatu beharra dauka lehenbailehen, Autobus kirasdun madarikatu horretara ez sartzeko!